lunes, 20 de diciembre de 2010

Musika Erdi Aroan 
Erdi Aroa (V-XV):
   · Goi Erdi Aroa (V-XII)
        Arte mota: Erromanikoa (kultur gune nagusiak
                        monasterioak).               
        Kantu gregoriarra:  


        · Latinez (elizako hizkuntza ofiziala).
        · Monodikoa (ahots batera).
        · “A capella”: Musika tresnen laguntzarik gabe.   
                                                             

   · Behe Erdi Aroa (XII –XV)
        Arte mota: Gotikoa (musika jardueraren muina
                        katedralak).                          
         · Gregorianoa:  
   
            · Silabikoa: Nota bat testuko silaba 
                            bakoitzeko.                  

            · Melismatikoa: Hainbat nota testuko silaba
                                  bakoitzeko.
                                                      
         · Ars Antiqua: Polifoniaren sorrera (Organum paraleloa: doinuko 
                             nota guztiak 4dun edo 5dun bat gorago bikoiztu). 
                                      
                             Musikari garrantzitsuenak: Leonin eta Perotin.
         · Ars nova: Polifonia garatu zen. Ars Novako pertsona ezagunena
                         Gilermo Machautekoa musikagile frantziarra da,Notre
                         Dameko Meza-ren egilea.        
                         


   
     Juglareen eta trobadoreen musika
 Musika profanoa (erlijiosoa ez dena):
Juglareak, trobadoreak, troberoak, goliardoak eta minnesängerrak Erdi Aroko musikari eta olerkariak ziren.
Juglareak, trobadoreak ez bezala, ez ziren maila sozial handikoak eta beraienak ez ziren abestiak abesten zituzten. Abesteaz gain, beste ekintza batzuk ere egiten zituzten.
Finenak Frantziako hegoaldeko trobadoreak ziren, nobleak eta ikasiak gehienak, euren poesia latinez ez, baizik euren herrietako erromantzeetan idazten zituztenak. Iparraldeko troberoek oil hizkuntzan idazten zuten (Ricardo Corazón de León); minnesängerrek alemanieraz idazten zuten eta trobadoreek Proventzako oc hizkuntzan. Akitaniako Gilermo IX.a da lehen trobadore ezaguna.

  Erdi Aroko musika-tresnak


Ahozkoa gehienbat. Kantuei laguntzeko musika tresnak erabiltzen ziren.
Harizko instrumentuak: Lauta, harpa, biola…
Perkusiozko instrumentuak: txindatak, triangeluak, danborrak…
Haizezko instrumentuak: oboea, txirimia, gaita, dultzaina, txirula…




   Hona hemen irudi batzuk


                Lauta                             Triangelua                    Dultzaina           
      
  

Organoa aire hodietan higitzean soinu egiten duen aerofono teklatuduna da. Erdi Aroan,  Elizak musika-tresna hau bakarrik onartzen zuen elizkizunetarako. Organo eramangarriak ere badaude eta interpretatzaileek sorbaldan ipintzen dituzte.


martes, 9 de noviembre de 2010

Ez dok amairu mugimendu kulturala 


XXen mendeko 60en hamarkadaz geroztik, bizi zen testuinguru politikoak bultzatua, kantatzeko modu berri bat agertu zen Euskal Herrian zein Estatu Espainiarreko beste autonomia erkidegoetan. Katalunian Nova Cançó izenez ezagututako mugimendua Euskal Herrian Euskal Kantagintza Berria izan zen, eta Katalunian sortutako taldea Els Setze Jutges izan bazen, Euskal Herrian Ez dok amairu mugimendu kulturalean bilakatu zen.

Ez Dok Amairu 1965 eta 1972 bitartean jardun zuen Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Hainbat artistek osatu zuten; abeslariek eta idazleek nagusiki. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Batez ere kultura arlokoa izan zen arren, eragin handia izan zuen politikan, Francoren diktaduraren amaierako aldi hartan. Sekulako lan berritzailea egin zuten: euskaraz ordu arte egindako aipagarrienetakoa izan zen, eta mugarri bihurtu zen. Besteak beste, Nova Cançó Catalana mugimenduko Setze Jutges taldearen eragina jaso zuten.
Izena, San Martinen estutasuna ipuin herrikoitik hartu zuten, amaiera aldera ageri den esalditik zehazki: «Ez dok amairu» (ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena. 1971an, Benito Lertxundik Ez dok amairu (Elkar) izeneko diskoa atera zuen; besteak beste, Zenbat gera eta Urak dakarrena abesti ezagunak zekartzan. 1972an desegin zuten taldea, artean diktadura amaitu ez zela. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute, eta erreferentzia bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.
2003an, Korrikako 13. edizioan mugimendua espreski omendu zuten, eta urte hartako abesti ofiziala Mikel Laboak interpretatu zuen, beste batzuekin batera.

Hona hemen Ez dok amairuren garaiko zenbait esteka interesgarri.

Partaideak
  • Joxean Artze
  • Jexux Artze
  • Jose Angel Irigarai
  • Lourdes Iriondo
  • Mikel Laboa
  • Julen Lekuona
  • Benito Lertxundi
  • Xabier Lete
  • Jorge Oteiza
  • Néstor Basterretxea 
  
          Benito Lertxundi
  • Benito Lertxundi Esoain (Orio, 1942ko urtarrilaren 6a-) abeslari gipuzkoar ezaguna da. Ez Dok Amairu taldeko sortzaileetako bat izan zen, eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian zein kanpoan. La Voz de España egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren gelditu zen. Horri esker, Kataluniatik bueltan zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen. 

           
      Mikel Laboa
  • Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen. Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak tradizioa eta abangoardia uztartzen Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena moduko egileekin konparatu zuen. 1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistekin, itotako euskal kultura suspertzeko asmoz. Talde horretan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, urte batzuk lehenago abiatua zen euskal kanta berria sortzeko mugimenduan parte hartu zuen. Abesti zaharrak estilo berrietan kantatu zituen. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten moduko autoreen letrak bere musikarekin kantatzen zituen. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentalekin.
      
      Xabier Lete:
  • Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - ) euskal idazle, poeta eta kantaria da. Euskal Kantagintza Berriko (Ez dok amairu garaiko) partaide nagusietarikoa da: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea.1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken "Egunsentiaren esku izoztuak" poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2010etik, ohorezko euskaltzain dugu.  

      

      Mixel Labéguerie:

  • Mixel Labéguerie (Uztaritze, Lapurdi, 1921eko martxoaren 4a - Tolosa, Okzitania, 1980ko uztailaren 28a) euskal abeslaria eta politikaria izan zen, Euskal Kantagintza Berriaren aita. Bi disko txiki eta zortzi abesti baino ez zituen grabatu, baina hori aski izan zen euskal kantagintzari bide berria irekitzeko. Konpromisoa eta lirikotasuna uztartu zituen kantuetan, gitarra soilaren laguntzaz. Gaztetik euskal kulturan murgildu zen, baina azken urteak politikagintzan eman zituen. Lanbidez medikua izateaz gain, Kanboko (Lapurdi) alkatea izan zen, eta diputatu eta senatari Parisen.
      
      Julen Lekuona:
  • Julen Lekuona (Oiartzun, 1938ko ekainaren 18a - 2003ko uztailaren 19a) euskal idazle eta abeslaria, eta musikagilea izan zen. Apaiza zelarik Ez Dok Amairuko partaidea izan zen, garai hartan munduko leku askotan zeuden apaiz langile, ezkertiar eta protestazale horietakoa baitzen. Gitarra eskuetan harturik kantu zirraragarriak konposatu zituen: Ez, ez dut nahi, Ilargira nora edota Itsasoan urak handi dire, esate baterako. Idazlea ere bazen, eta itzulpena eta antzerkia landu zituen. Ez Dok Amairu desegin zenean, Lekuona ere kantagintzatik urrundu zen. Bertso zaharrak bilduman hartu zuen parte, Xabier Leterekin eta Antton Valverderekin batera. Hil ondoren omenaldi disko bat egin zioten hainbat kantarik eta taldek. 
  • Arestian aipatu bezala, "Ez ez dut nahi" kantua Julen Lekuonak idatzi bazuen ere, Benito Lertxundik abesten du. Ikus bere bideoa.
      
     Nemesio Etxaniz:
  • Nemesio Etxaniz (Azkoitia, Gipuzkoa, 1899ko abenduaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1982ko urtarrilaren 27a) euskal idazlea eta apaiza izan zen. Nemesio Etxanizi zor zaio Euskal Kantagintza Berriaren aitatasuna (espirituala, bederen). Kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen. Hura hasi zen zenbait tango, runba, pasodoble eta modako beste doinu batzuk moldatzen eta euskaratzen. Kanta-kantari izeneko kantutegia argitaratu zuen.
  • Ez dauka berak abestutako kanturik; bera, idazlea baitzen. Baina, badugu Mutrikun "Txairo" izeneko bikotea, Andone Oiangurenek eta Eusebio Azkuek osatua, eta bere abestiak kantatzen dituzte. 



Iritzi Pertsonala
Nire ustez, "Ez dok amairu" taldeak egindako lana ekarpen handia izan da, euskal kulturarentzat. Gainera, bakarka zebiltzan Euskal Kantariek talde bat osatu zuten eta euren hasierako  helburuak (kantu zaharrak berreskuratzea, kantu berriak zabaltzea eta tradizioa ezagutaraztea) betetzeko buru-belarri lan egin zuten.
Kantagintza berriaren bitartez komunikabide zein adierazpen bide berri bat ireki baitzen. Mezu berriak kaleratzeko bidea kantagintza izan zen, kantaria gitarraren laguntzaz agertuko zen eszenatokian; itxaropenari, bizitza berri bati, gizarteari, askatasunari, justiziari, bakeari eta elkartasunari abestuz, injustiziak salatuz, eta literatura herriari hurbiltzen saiatuko zen.
Hasieran, taldean bakarrik abeslariak bazeuden ere, geroago ,euskal kulturarekin lotura zuten beste hainbeste kide sartu ziren: eskultoreak, margolariak, txalaparta joleak...

Laburbiltzeko, eurek egindako lana eskertzekoa izan da eta pena da, gaur egun horrelako mugimendu kultural batek aurrera jarraitu ez izana.